Reggae gauean aterako diren etekinak minbiziaren aurkako elkarte batera donatuko dira. Ras Daniel Ray, Bassagain eta lagunak, Selekta Stepi eta lagunak; Little Martin Selektah eta lagunak. Langileak 5 euro; langabetuak 3 euro.
Esperimentuak eta zirku jolasak. 6-12 urte bitartekoei zuzendurik.
Maider Martineau eta Lolita Delmonteil-Ayral bikoteak herrialde desberdinetako kantak eskainiko dituzte, eskusoinuz, perkusioz eta haizezko instrumentuz lagunduta.
Musikari euskaldunez eta kubatarrez osatutako taldeak, bi herrialdeetako doinu eta erritmoen fusioaz osaturiko emanaldia eskainiko du.
Javier Ortiz Morenoren 'Rapa das bestas' erakusketa.
Eskultura bizidunak historia luze eta zabala du. Gizakia beti liluratu izan da nolabaiteko ekintza edo mugimendu bat erreproduzitzen duen figura baten aurrean, bizitza duenaren itxura emateko. Horregatik erabili izan da irudi bizidunen magia, zibilizazio zaharrenetatik hasi eta gaur egunera arte.
Julen Madariaga Murua artista altzotarra bertan izango da. Berarentzat kuttun diren euskal hitzen inguruan marraztutako ilustrazioak ageri dira, hitzen aldaera euskalki ezberdinetan eta bere esanahia beste hizkuntzetan.
Mirari Bengoa Garmendia tolosarraren pintura erakusketa.