Mende laurdena ospatuko du Sutarri dantza taldeak maiatzaren 4an eta kalejira, bazkaria eta erromeria egingo dituzte. Bada, kalejiran egingo dituzten dantzak entseatzeko saio irekiak antolatu dituzte datozen bi astearteetan, hain zuzen, apirilaren 16an eta 23an. 19:30etik 20:30era izango dira entseguak, eta parte hartzeko izena eman behar da Alegiako kultur etxean. Horretarako azken eguna bihar izango da.