Alegian ekainaren 24tik uztailaren 30era eskainiko dute ludoteka zerbitzua. 2021etik 2012ra bitartean –biak barne– jaiotakoei bideratuta antolatu dute zerbitzua, eta berrikuntza bat ere izango du aurten: 7:30etatik aurrera zabalik egongo da.
Hain zuzen, Haur txoko zerbitzua emango dute lehen bi orduetan: 7:30etatik 9:30era. Hortik aurrera berriz, ludoteka zerbitzua egongo da zabalik 13:00era arte. Haurrek bi zerbitzuetan –Haur txokoa eta ludoteka– zein ludotekan izena emateko aukera izango dute, eta Alegiako Udalak jakinarazi du «aurrerago» zabalduko duela izen-emateei buruzko informazioa.
Begirale deialdia
Ludotekan begirale bezala lan egin nahi dutenek, berriz, dagoeneko bidal dezakete curriculuma. Zehazki, udalekuirekiak@kalexka.com helbide elektronikora bidali beharko dute eskaera, eta maiatzaren 1a izango da horretarako azken eguna.