Euskararen historiaren inguruan Altzon eskaintzen ari diren ikastaroaren barruan, Euskara, jalgi hadi kanpora, XI-XVIII. mendeak hitzaldia eskaini zuen larunbatean Blanca Urgell euskal filologian EHUn doktore denak.
Erdi Aroko euskara, euskara arkaikoa, euskara zahar edo klasikoa eta lehen euskara modernoa izan zituen hizpide irakasleak, garai ezberdinetako lekukotzak aipagai hartuta. Nafarroako erreinuaren loraldia eta gainbehera, Iberiar penintsulako erreinuen arteko gatazkak eta Frantziako iraultza ezagutuko ditu aldi honek. Giro nahasi eta zailean, euskara idatziaren aroa zabalduko da XVI. mendean.