11:00. Liburu eta aurkezpena eta solasaldia. Erabilera anitzeko gelan. Kristina Berasain, 'Sahara, herri bat erresistentzian' liburuaren egilea. Taleb Alisalem, 'Sahara Occidental, un viaje a la libertad' liburuaren egilea. *Euskara-hassania itzulpena egongo da. 13:30. Bazkari sahararra, plazan. Pikoteoa, haragi brotxetak, kuskusa saltsarjekin eta postrea. 16:30. Kontzertua. Hayuh Romsi musikaria. Eguerditik aurrera musika eta erakusketa plazako haiman.
Odola emateko aukera. Odol-emaileak behar direla jakinarazi dute.
'Ziklikoki Bizi' ikastaroa. Apirilak 19, maiatzak 3, 10 eta 24.
Erretirodunentzat irteera. Urdaibaira joango dira goiza pasatzera, elkarrekin bazkalduko dute Muruetan eta, Gernikan arratsalde pasa egin ondoren, Ikaztegietara bueltatuko dira.