Leninen Mendeurrena · Beste iraultza behar dugu!

Ekitaldi publikoan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, iraultzaile errusiarraren ondare militante handia eta gaurko borroka bakoitzean bere pentsamenduak duen balioa aldarrikatzeko.

TOLOSA

Maiatzak 16 osteguna 19etan

Kultur Etxea (Triangulo Plaza, 1)

 

2024 honetan ehun urte beteko dira V. I. Lenin hil zenetik. Ezker Iraultzailetik mendeurrena ospatu nahi dugu bere bizitzara begirada itzuliz: iraultzaile internazionalista eta teoriko marxista gisa, historiako lehen langile-estatuaren eta estatu sozialistaren eraikitzaile eta buruzagi gisa, eta langileen demokraziaren alde eta burokraziaren aurka emandako azken borrokak jorratuz.

Nahiz eta kapitalisten eta euren komu­nikabideen kanpainak behin eta berriz saiatu diren Lenin diktadore totalitario gisa aurkezten, eta estalinismoak bere irudia distortsionatzeari ekin zion arren, egia esan, Leninen idazlan eta ideiak benetan baliagarriak dira argitzeko gaur egungo klase arteko borroka eta aurre egiteko inperialismoari eta bere gerrei edota eskuin-muturraren gorakadari.

Ekitaldi publiko hauetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, iraultzaile errusiarraren ondare militante handia eta gaurko borroka bakoitzean bere pentsamenduak duen balioa aldarrikatzeko.

 

GASTEIZ

Maiatzak 15 asteazkena 19etan

Aldabe gizarte-etxea (Arriagako Atea, 1-A)

TOLOSA

Maiatzak 16 osteguna 19etan

Kultur Etxea (Triangulo Plaza, 1)

BILBO

Maiatzak 17 ostirala 18etan

La Bolsa udaltegia (Pilota Kalea, 10)

 

Hor espero zaituztegu, eta komunismoaren indarrak eraikitzera animatzen zaituztegu!

Batu Ezker Iraultzailera!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!