Egun handia izan dute gaur Orexan, izan ere, giro ederrean hasi dituzte Santa Krutz festak. Suziria lehertu baino lehen tragoa eta mokadutxo bat hartzeko tartea hartu dute herritarrek, eta ostatuan bildu dira denak. Helduek festarako indarrak hartzen zituzten bitartean, elkartean egin behar zuten herri bazkarirako antolaketa lanetan aritu dira gaztetxoenek. Dena prestatuta, 12:30ak aldera gerturatu dira herritarrak udaletxeko atarira.
Urteroko moduan, elizako kanpai hotsekin batera jaitsi dute oilarra, elizako kanpandorretik udaletxeko balkoira arteko bidea eginez. Suziria lehertuta, bazkaria eta tarta lehiaketa ere izan dute, eta igandera arte izango dute festarako tartea.
Egitaraua
- Maiatzak 5, ostirala
- 19:00. Bingo herrikoia, ostatuan.
- 20:30. Afari-merienda ostatuan.
- Ondoren. Trikitilariak: Gari eta Iñaki.
- Maiatzak 6, larunbata
- 16:30. Auzo arteko apustua.
- 21:00. Herri afaria, ganbaran.
- 00:30. Erromeria Bide batez taldearekin.
- Ondoren. DJ Bull.
- Goizaldera. Gosaria.
- Maiatzak 7, igandea
- 12:00. Hamaiketakoa ostatuan. Urdaiazpikoa Joxe Mari Barriolak moztuta.
- 16:00. Pontx pailazoa frontoian.
- Ondoren. Txokolate edatea eta puzgarriak.
- 19:00. Herriko sagardo dastaketa.
- Ondoren. Oilarraren igoera, festei amaiera emateko.