Oraingoan kantxa osoan aritu dira lehian, eta Zarautzen jokatu dituzte finalak. Nagusien lehen mailakoa irabazi du Odei Arregik eta nagusien bigarren mailakoa Mikel Goitiak. Txapelketa berean irabazi duten bigarren txapela da haientzat; izan ere, otsailean jokatutako 7aren barruko lehia ere beraiek irabazi zuten.
Emaitzei dagokionez, Mikel Goitiak 25-14 irabazi zion Ospele elkarteko Iker Lizasori, eta Odei Arregik 25-19 irabazi zion Gazteleku elkarteko Julen Loidiri.