Dagoeneko zabalik dago Gabonetako XXI. Pilota topaketetan izena emateko epea. Inskripzio orriak banatuko dituzte Abaltzisketako, Alegiako, Altzoko, Amezketako eta Ikaztegietako eskoletan eta Aralar Institutuan; izena emateko azken eguna abenduaren 4a izango da, eta ikastetxe horietan egingo dute bilketa.
Txapelketako bikoteak eta partiden egutegia abenduaren 19an iragarriko dituzte, eta sailkapen partidak, berriz, abenduaren 26an eta 27an jokatuko dituzte. Txapelketaren azken partidak, finalak, Ikaztegietan izango dira abenduaren 30ean; eta partidak jokatutakoan sariak eta hamaiketakoa banatuko dituzte.
Izen-ematearen harira zenbait ohar helarazi dituzte antolatzaileek:
-
Parte hartzaileek banaka eman behar dute izena.
-
Antolatzaileek egingo dituzte bikoteak eta dagokien adin mailetan (6 adin-maila egiten dira) banatuko dituzte.
-
Txapelketan izena eman dezakete sei eta hamabost urte bitartekoek, hau da, 2008tik 2017ra bitartean jaio direnek (biak barne). (Prebenjamin, Benjamin, Alebin, Infantil eta Kadete)
-
Nesken izen emateari dagokionez, taldea osatzeko adineko kopurukoa balitz beraien arteko partiduak izango dira (edozein mailatan).
-
Partidak eskuz, pilota goxoekin jokatuko dira.
-
Norbaitek izen emate orria edo zalantzaren bat argitzea beharko balu idatzi udakopelotaeskola2021@gmail.com helbidera.