Asteasu-Villabonako taldea txapeldun Gelatik Plazaran

Tolosaldeko Ataria 2024ko api. 29a, 11:57

Deban jokatu zen finala igande goizean eta Nora Larrañaga, Ane Olaetxea, Ekhi Alvarez eta Eñaut Otaño eskualdeko bertsolari gazteek jantzi zuten txapela.

Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak bertso eskolekin elkarlanean Gelatik Plazara ekimena antolatu du eta Asteasu-Villabonako taldea izan da aurtengo Gipuzkoako txapelduna. Nora Larrañagak, Ane Olaetxeak, Ekhi Alvarezek eta Eñaut Otañok osatu dute taldea.

14 urtez azpiko ikasleei jendaurrean trebatzeko aukera eskaintzeko aisialdiko ekimena da Gelatik Plazara. Bertsoarekin gozatzeko gune bat izan dute bertso eskoletako gaztetxoek eta Eskolarteko txapelketara iritsi aurretik plazarako zubi lana egiten laguntzea da asmoa. Horrekin batera, tokian tokiko bertso eskolak saio berean elkartuta ikasleek elkar ezagutzeko aukera izan dute.

3-4 lagunez osatutako taldeetan, guztira 170 ikasle inguruk hartu dute parte saioetan. Debako Kurtzebarri eskolan egin zuten finala igande goizean, eta esan bezala, Asteasu-Villabonako taldea izan da Gipuzkoako txapelduna.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!