Kulturari gertutik begiratuko dion tartea, agendako hitzordu garrantzitsuak gogoraraziko dituena.
Kulturari Begira, maiatzak 10

Gaurko saioan datozen egunetan eskualdean izango diren kultur jarduera nagusiak errepasatu ditugu eta, horrez gain, elkarrizketa egin diogu Garazi Esnaola piano jotzaileari. Hainbat musika-taldetan aritu izan da eta, gaur egun, Izaron eta Janus Lesterren hartzen du parte, besteak beste.