Ederki gozatu dute gaztetxoek Ximonen jaitsierarekin

Tolosaldeko Ataria 2024ko mai. 4a, 18:01

Asteasuko Elizmendi auzoan hasi dituzte jaiak. Txupinazoaren ostean Ximonen jaitsierak iragarri du festen hasiera.

Gaztetxo ugari gerturatu dira Elizmendi auzora, eta elizaren kanpoaldean kokatu dira, kanpandorretik bertara jaisten baita Ximon. Eta, noski, horrekin batera, gozokiak izaten dira. Kanpandorretik bertatik gozoki ugari erortzen dira, eta herriko gazteak irrikaz ziren une hori noiz iritsiko.

Jaien hasierarekin batera, haurrak jolasean aritu dira, eta helduak berriz musean. Festa giroak gauera arte jarraituko du Elizmendin, eta bihar ere izango da jaiez gozatzeko tartea.

  • Maiatzak 4, larunbata
    • 18:00. Magia Parrastan ikuskizuna (I. Ituño)
    • 19:30. Obaneuke trikitilariak eta buruhandiak.
    • 20:30. Parrillada eta barrikotea eskolako aterpean.
    • 22:30. Zezen suzkoa.
    • Ondoren. Erromeria Obaneuke taldearekin. 
  • Maiatzak 5, igandea
    • 11:00. Herri kirolak herriko haur eta gaztetxoentzat.
    • 11:30. Meza Santa Kruz ermitan.
    • Ondoren. hamaiketakoa eta toka txapelketa.
    • 17:00. Herri kirolak Arabako Badaiotz herri kirol taldearekin Segidan buruhandiak.
    • Ondoren. Trikitilariak: Elizagoien ahizpa.
    • 20:00. Ximonen igoera  eta festen amaiera. 
 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!