XIV Orduetako materiala banatzen hasiko dira bihar parte hartzaileei

Tolosaldeko Ataria 2024ko api. 30a, 12:01

Aralarko Adiskideak elkartearen bulegoan banatuko dituzte, Tolosako Araba etorbidean.

XIV Orduak ibilaldia maiatzaren 19an egingo da eta bihar hasiko dira banatzen parte hartzaileei materiala. Banaketa egiten 16:00etatik 20:00etara egongo dira Aralarko Adiskideak elkartearen egoitzan, Tolosako Araba etorbidean. Beste hainbat egunetan egongo dira materiala banatzen: larunbatetan, maiatzaren 4, 11 eta 18an, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara; maiatzaren 8an, eta maiatzaren 13tik 17ra, arratsaldez egongo dira, 16:00etatik 20:00etara.

Banatuko duten materiala ondokoa izango da: kantinplora, kamiseta, Ataria-ko harpide egiteko eskaintza, ibilaldiaren inguruko arauen inguruko informazioa, eta txartela parte hartzaile bakoitzaren izen eta abizenekin. Txartel horretan zigilua jartzen joango zaie parte hartzaileei ibilaldian zehar egongo diren anoa guneetako kontroletan.

Izena eman nahi duenak Zirkuitua.com webgunearen bitartez egin behar du. Ia 1.500 mendizalek eman dute dagoeneko izena XIV Orduak mendi martxan parte hartzeko.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!