Martxan jarriko da asteburuan Herriarteko Pilota Txapelketa. Eskualdeko hainbat herri gaur bertan hasiko dira lehian. Eskuz, Adunak etxean jokatuko du, 18:30ean hasita, Azkoitiaren aurka. Amasa-Villabonak ere etxean jokatuko du, 18:30ean ere, Bergararen aurka. Etxetik kanpo jokatu du Amezketak, Oñatiren etxean, 20:00etan hasita. Tolosak ere kanpoan hasiko du Beasainen aurkako kanporaketa, 19:15ean.
Palari dagokionez, Tolosa da eskualdeko ordezkari bakarra, eta bihar hasiko du Zumaiaren aurkako norgehiagoka. Aurkarien etxean jokatuko du, 10:00etan hasita.