Saskibaloia eta scooter mundua

Bihar, larunbata, partida garrantzitsua du Eguzkitza Sagardotegia TAKE saskibaloi taldeak Tolosako Usabal kiroldegian, igoera faseko finalerdia jokatuko baitute. Bertako kideek azaldu digute partidaren nondik norakoak. Bestetik, Gorka Lasa irurarra gehiago ezagutzeko aukera izan dugu: urte asko daramatza scooterraren munduan, skate parketan eta kaleetan patinatzen.