Areto futbola, harri jasotzea eta mendi lasterketak

Areto futboleko 2. B mailako liga bukatu zen asteburuan, Lauburu Ibarra igoera fasea jokatzeko sailkatu da, eta Laskorain mailaz jaitsi da. Lauburu Ibarrako Alvaro Alonsorekin eta Laskoraingo Mikel Juaristirekin hitz egin dugu talde bakoitzaren denboraldiaz. Bihar, larunbata, bi ekitaldi izango dira: II. Ibiur Harrie harri jasotze txapelketa, eta horri buruz Jokin Garmendiarekin hitz egin dugu, eta Txindokiko Kilometro Bertikala, eta probari buruz Igone Camposek eman dizkigu nondik norakoak.